XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez.

Landaretza handiena tropikoen artean kokatzen da; hots, Amazonia, Tailandia, etab. baso zein landaretzarengatik ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artean kokatzen da.

Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen dela baiezta daiteke.

Estratosferan sortutako ozonoa Lur osora hedatzen da eta laranja-azala izango balitz bezala inguratzen du.

Gas honen dentsitatea 1'66koa da eta -112ampdeg;C-ko tenperaturan likidotzen da.

Banaketa bertikalari dagokionez 10. km-tik 50. km-raino hedatzen da eta kontzentraziorik altuena 20. kilometroaren inguruan gertatzen da.

1. irudia: Dobson: Ozono-maila neurtzeko balio duen espektrometroaren asmatzailea.